Mujika, Solokoetxe eta Atxuriko guraso elkarteen proposamenak euren eskolak hobetzeko

2022-03-30

Mujika eskolako, Atxuri eskolako eta Bilboko Alde Zaharreko Solokoetxe institutuko guraso elkarteek hiru zentroen beharrizanak biltzen dituen txostena aurkeztu dute, batez ere leku faltari dagokionez, eta hainbat irtenbide proposatzen dituzte gune osasuntsuagoak pedagogikoak eta hezkidetzagoak lortzeko. Izan ere, pandemiak are gehiago nabarmendu du ikastetxe eta eskola publikoetan espazio gehiago eta handiagoak behar direla.

“Lan honen helburua da hiru eskolen beharrak azpimarratzea, izan ere, erabakigarriak baitira gure auzoetako haurren garapenaren urte garrantzitsuenetarako, eta horietabatzuei benetako erantzuna emateko beharrean sakontzea, hala nola, aire zabaleko lekurik ezaren arazoa” azaldu zuten.

Txosten hori hezkuntza administrazioei helarazi zaie, bai Bilboko Udalari, bai Eusko Jaurlaritzari, Eusko Legebiltzarreko alderdietako hezkuntza arduradunei ere helarazi zaie, bisita egiteke baitute planteatutako beharrak eta irtenbideak in situ ezagutzeko.

Mujika eskola. Bere patioa eskolako estalkian dago eta heziketa fisikoa egiteko gune bakarra da. Guztira 213 ikaslerentzako 330 m2 ditu, hau da, 1,5 m2 ikasle b

akoitzeko, espazio hori ez da nahikoa. Eskola komunitateak eraikina hobetzeko hainbat aukera aztertu ditu, eta Udalera eta Eusko Jaurlaritzara eraman ditu. Bere proposamenen artean, honako hauek daude:

  • Santa Maria kaleko erabileraren etengabeko lagapena, eta trafikoa arautzea.
  • Eskolak erabiltzeko aukera ematen duten eskolaren ondoko lokalak lagatzea.
  • Eskolako liburutegia eguneratzea.

Baina hezkuntza komunitatea ez da geldirik geratu denbora honetan. Patioak dinamizatzeko proiektu berritzaile bat gauzatu da, patio ilun eta goibel bat espazio dibertigarri eta atsegin batean bihurtuz, eskolako  haurrek  une oro gozatzeko.

Atxuri eskola. Bi patio ditu, bata haur hezkuntzarako eta bestea lehen hezkuntzarako. Guztira 1690 m2, hau da, 3,6 m2 ikasleko. Ez dago espazio estalirik, eta, beraz, barnealdean egon behar da (korridoreak, aretoak eta gelak) euria egiten duen egunetan. Bestalde, eskola trafikoaren igarobide etengabean dago, zarata eta kutsadura etengabe sortzen dira, eskola “hiriko bero uharte“ bihurtuz.

Eskola komunitatea ez da protesta egitea mugatu, eta bere egoera argi eta garbi hobetu dezaketen irtenbideak eta proposamenak aurkeztu ditu. Horien guztien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

– Emilio Campuzano LHIKren atzealdean dagoen espazioa egokitzea, erabat erabilezin eta hustuta baitago. Beste garai batzuetan ere erabili izan den espazio honek arnasa eman diezaieke Atxuriko ikasleei.

– Atxuri geltokia itxi ondoren erabilerarik gabe geratu diren barruko eta kanpoko espazioak egokitzea eta erabiltzea. Espazio horiek patio

estali bat eta espazio osagarriak handitzeko balia daitezke, bai eskolarentzat, bai auzoarentzat

Solokoetxe Institutua. Aurreko bi kasuetan bezala, gune irekien eta sarbide espazioen beharra da familien, irakasleen eta ikasleen aldarrikapen nagusia. Gaur egin hustuta eta zikin dagoen eskola inguruko espazioa egokitzea da euren proposamena.

 

Azkenik, Mujikako “Makuma” guraso elkartearen lana aurkeztu zen, patioa eraberritzea erakutsiz, eta Atxuri guraso elkartearen “sardinak latan” laburmetraia eman zen, azken 10 urteetan bere patioa handitzeko egindako prozesua kontatzen duena.