Murgiltze-eredua hedatzen ari da iparraldeko ikastetxe publikoetan

2023-10-24

Murgiltze-eredua poliki-poliki pausuak ematen ari da Iparraldeko ikastetxe publikoetan. 100 ikastetxe elebidun daude sare publikoan eta horietatik 29tan murgiltze-eredua eskaintzen da ama eskolan (haur hezkuntza). Eskaintza zabaltzen hasia da lehen hezkuntzara. Izan ere aurten bi eskola publikotan eskaintzen da, Irisarri eta Azkainen hain zuzen ere. Beste hiru eskolek ere eskatu dute murgiltze-eredua lehen hezkuntzara zabaltzea, gurasoei galdeketa egin ostean: Senpere, Biriatu eta Mehaine. Ikasturte honetan jasoko dute erantzuna.

Bigarren hezkuntzan pausuak makalago doaz. Izan ere 16 kolegio eta 6 lizeotan ematen dira hiru ordu euskaraz, Historia/Geografia beti, eta Matematika, Teknologia, Fisika/Kimika, Gorputz Hezkuntza, Plastika eta Musika, hainbat kasutan.

39 urte daramatza jada sistema elebidunak Iparraldeko ikastetxe publikoetan emaitza onekin (sistema elebakarrean baino emaitza hobeagoekin, irakasgai batzuetan kasuetan) eta gero eta familia gehiagok egiten dute honen aldeko apustua. 2008an hasi ziren hasiera batean “euskara indartua” deitu zioten sistema (hiru laurden euskaraz eta bat frantsesez), egungo 29 eskoletako murgiltze eredura iritsi arte iritsi arte.

Guztira 200 ikastetxe publiko daude Iparraldean.