Murgiltze ereduaren aldeko giza-kate arrakastatsua Baionan

2020-10-13

Murgiltze-ereduaren aldeko giza-kate arrakastatsua ospatu da larunbatean Baionan. 1.000 pertsona inguruk parte hartu dute Ikas-bi, Biga-Bai, Seaska, Euskal Konfederazioa, Erakasleak, Euskal Haziak eta Euskara Geroan elkarteek antolatu duten ekimen honetan.

Egun berean hizkuntza gutxituen aldeko mobilizazioak ospatu ziren Frantzia osoan “Gure hizkuntzak bizi daitezen” plataformaren baitan.

Iparraldeko 19 ikastetxe publikok dute murgiltze eredua (beste 100 ikastetxe baino gehiagok eredu elebiduna dute). Hogeigarren ikastetxeak eskatu duenean (Hiriburuko Basque Quieta) ezekoa jaso du. Honek murgiltze ereduaren aldeko mugimendu zabala sortu du Iparraldean.

Sare publikoaz gain beste 19 ikastetxe katolikoetan dago murgiltze eredua eta Seaskaren 36 ikastoletan.