Denon Eskola Arabako Ikastetxe Publikoetako IGEen (Ikasleen Guraso Elkarte) Federazioa da eta euskal hezkuntza eredu publiko transformadore, kreatzaile, euskalduntzearen aldeko, integratzaile eta laiko baten alde proposamen eta aldarrikapenen bidez lan egiten du, ahaleginak bateratuz, eskola esparruan familien parte hartzea bultzatu eta erraztuz eta instituzio eta gizartearen aurrean solaskide legez arituz.
Denon Eskola 1997an sortu zen HerriEskola, Lehen Hezkuntzakoa, eta Santo Tomas de Aquino, Bigarren Hezkuntzakoa, Federazioen fusiotik gehi publifikatutako ikastolen batuketatik. Ez dago inongo alderdi politiko, talde edo erlijio sinesbideren menpe eta ez du irabazi asmorik. Borondateak bateratzean, elkarrenganako errespetuan eta eskola elkarteko kideen askatasunean oinarritutako Euskal Eskola publikoa defendatzea du helburu nagusitzat.
Egun Denon Eskolak Arabako ikastetxe publikoetako 74 guraso elkarte batzen ditu, hau da, 24.000 ikasle inguru ordezkatzen ditu.