Odon Apraiz ikastolak jolastokia estreinatu du
2024-05-14
Odon Apraiz Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeko ikasleek dagoeneko erabilgarri dute naturalizatutako jolastokia.
Zokozorri Guraso Elkarteak jolastokia naturalizatu eta espazioa eraldatzeko proiektu gisa aurkeztu zuen ekimena Zaramaga auzoko elkarbizitza bultzatzeko.
Jolastokien naturalizazio programa sailen arteko izaera duen proiektua da. Hezkuntza Zerbitzuak, Mantentze Zerbitzuak, Hiri Paisaiaren Unitateak eta CEAk hartzen dute parte, hezkuntza komunitatearen partaidetza aktiboarekin.
Odon Apraiz ikastolako jolastokian egindako esku-hartzeari esker, jolaserako eta harremanak izateko gune berriak sortu dira. Sortu diren eremu berri horiei esker, adin ezberdinetako ikasleek jolaserako alternatiba ugari topatuko dituzte. Jolastokiak hainbat aukera eskaintzen du era askotako elementuen bidez: txirristak, enborrak, oreka-barrak edo gora egiteko piramideak, besteak beste. Gainera, landare-elementu berriak ere gehitu dituzte: zuhaitzak, zuhaixkak eta landareak, adibidez.