Oianguren BHI saritua berriz ere aurtengo Startinnova-ko edizioan
2023-03-06
Oianguren BHIri saria eman diote Gipuzkoan jarrera ekintzaileak sustatzeko egiten den programa honetan. Oraingoan, Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak izan dira protagonistak, eta aurkeztutako bi proiektuek 2. eta 3. sariak jaso dituzte.
Ikastetxean garaturiko bi proiektuak gizartean erronka diren bi gai hitz egiten dute hizpide.
Alde batetik, AOKSAK proiektua dugu. Ainara Zabala, Irati Zunzunegi, Nerea Rosado, Oier Martin eta Alaitz Mendizabal ikasleek egina, behar bereziak dituzten pertsonen zainketa eta higienea jorratzen zuten, ilea garbitu eta apaintzeko gailu baten asmakuntza proposatuz.
Bestetik, RE-PLAY proiektua dugu. Oihane Garmendia, Naiara Sanchez, Leire Novillo, Irati Queralt eta Amanda Rocha ikasleek proposatuta, jostailu pedagogikoak sortzean datza, birziklatutako materialak erabiliz eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonak laneratuz.