On-line tailerrak: komunikazio digitala IGEentzat eta familientzat
2020-06-20
BIGEk doako online tailerrak eskaintzen dizkie guraso-elkarteei eta familiei, gaitasun digitala eta sare sozialetako presentzia handitzeko.
Tailerrak saio batean egingo dira, 17: 00etatik 19: 00etara, Instagram tailerra eta Googleren aplikazioak izan ezik, horiek bi saiotan egingo baitira.
• Sortu zure facebook-profila: facebook-eko zure profil pertsonala konfiguratzen ikasiko duzu, uneoro zure argitalpenen kontrola izan dezazun eta zure segurtasuna zain dezazun. Irailaren 16an. Tailerrak 2 orduko iraupena izango du.
• Sortu guraso-elkartearen Facebook profila: zure guraso-elkartearen Facebook orria modu eraginkorrean konfiguratzen eta kudeatzen ikasiko dugu. Irailaren 23an, 17: 00etatik 19: 00etara.
• Instagram tailerra: zuen kontua profesionalki konfiguratzen ikasiko dugu, bai eta kudeaketa erraztuko dizueten hainbat tresna eta aplikazio erabiltzen ere. Tailerra bi egunetan izango da: irailaren 30ean eta urriaren 7an.
• Canva tailerra: kartel eta komunikazio digitalei tratamendu profesionalagoa eman nahi dieten elkarteentzat. Urriaren 14an.
• Googleren aplikazioak: Googleren kontu bakar batekin hainbat zerbitzu eta aplikazio eskura ditzakegu. Zuen elkartea kudeatzeko beharrezkoak diren bilerak, gmail, Google drive, dokumentuak, aurkezpenak, formularioak eta abar nola antolatu behar diren azalduko dugu. Urriaren 21ean eta 28an. Tailerrak bi saio izango ditu.
Sakatu irudian eta dosierra ikusi.