OOG-rako hauteskundeak 2022
2022-10-10
Bi urtean behin egiten den bezala, OOGen postuak betetzen dituzten pertsonen erdiak berritu behar dira. Hemen duzue ikasturte honetako araudia.
Zuen lanean laguntzeko, informazio-kanpaina bat egin dugu, honako hauek biltzen dituena:
- Eskuorri bat zuen ikastetxeko familientzat.
- Guraso-elkarteentzako gomendioak, prozesuan aktiboki parte hartzera animatzen zaituztegu eta.
- Informazio kartela.
OOGak ikastetxeen partaidetza- eta erabaki-organoak dira. Bertan hartzen dira ikastetxeari dagozkion erabaki garrantzitsuenak. Familien ordezkari garen aldetik, gure lana da gure ikastetxeko familien kezkak eta proposamenak jasotzea, organo horri helarazteko. Familien eta gainerako hezkuntza-komunitatearen parte-hartzeak Euskal Eskola Publikoaren demokrazian eta gure seme-alaben eskola-arrakastan eragiten du.
Guraso elkarteek federazioen eta konfederazioaren laguntza eta aholkularitza duzue, zuen ikastetxeetan eraginkortasunez parte har dezazuen.
Gogoratu beharreko datak:
* Urriaren 19a baino lehen: Guraso elkarteak OOGko ordezkaria izendatu behar du.
* Urriaren 19tik urriaren 28ra: hautagaitzen aurkezpena.
* Azaroak 16-18: hauteskundeak.
* Abenduak 12-16: OOG berriaren eraketa.
Gogoratu 2021ean “OOGetan parte hartzen duten gurasoentzako gida” izeneko dokumentua plazaratu genuela. OOGen araudiari buruzko informazioa eta jasotzen ditugun zalantzei erantzuten diegu bertan.