Ordiziako irregulartasunak Fiskaltzara
2019-11-03
Ordizian (Gipuzkoa) matrikulazio prozesuan egon diren irregulartasunak Fiskaltzara eraman ditugu EHIGE, STEILAS, ELA eta CCOO erakundeek. Gaur, azaroak 20, Donostiako Justizia Jauregian entregatu dugu irregulartasun horiek azaltzen dituen txostena, orain Justiziak bere lana egin dezan eta eskua hartu dezan legea betearazteko.
Bitartean, guk gure aldetik ez dugu etengo eta bidezko hezkuntza sistema bermatzen ez duten politika zein ezarritako prozeduren urratze oro salatu eta hauen aurrean behar diren neurriak hartuko ditugu.