Orixeko Batxilergoko ikasleek erakundeetara hurbiltzeko proiektu batean parte hartzen dute

2023-05-08

Gazte eta erakundeen arteko ezagutza sustatzeko, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Tolosako ikastetxeekin lankidetzan, “Non bizi naiz” proiektua jarri dute abian.

Duela hilabete batzuk hasi zen ekimena, gazteen artean ikusten den euskal erakundeekiko ezagutza- eta lotura-ezari aurre egiteko. Proiektua Tolosatzen-Eskola Irekiaren lan-ildoen barruan kokatzen da eta lotura zuzena du Gazteriaren arloko ildo estrategikoekin.

Hala, zazpi ataletan banatutako unitate didaktikoa egin da, lan-dinamika eta ariketa desberdinekin, eta, gainera, Batxilergoko ikasleek proiektu bat prestatu dute joan den hilabetean udalbatza-aretoan aurkeztu zutena. Hiru aurkezpen ere egin dira, hitzordu horiek Udaletxean bisita gidatuak egiteko aprobetxatuz, adingabeek bertatik bertara ezagutu ditzaten Udalaren antolaketa, sailak eta Udala bera.