Orokieta herri eskolako Ingurumen Batzordea eta Eskolarteko Foroa

2024-01-12

Aurten, Orokieta Zarauzko herri eskolan, hirugarren zikloko ikasleen IngurumenBatzordea jarri dute martxan, klase bakoitzeko ordezkari batek osatua.

Aurten, berrikuntza gisa, IRAES eskola Jasangarrien Sareko ordezkaria sartu da batzordean eta beste ikastetxe batzuekin elkarlanean, hainbat erronka izango ditu.

Seigarren mailako ikasleek beren burua aurkezteko aukera izan dute. Batzordeak dinamizatuko ditu ikastetxean ingurumenari dagokionez sortzen diren ekimenak eta proposamenak. Agenda 2030 proiektuan parte hartu zutenez, haiek izango dira ordezkariak.

Abenduan egin zen Eskola Foroa, eta bertan landu ziren Udalean ikasturte amaieran egingo diren proposamenak. Aurtengo gaia energia izango da.