Orokieta herri eskolako patio berria martxan da

2024-09-24

Zarautzko Orokieta Herri Eskolako Haur Hezkuntzako patioan berrikuntza lanak egin dituzte udan zehar, eta ikasleek jada espazio berriaz gozatzeko aukera dute ikasturte berri honetan. Berdintasunean eta jasangarritasunean oinarrituta eraiki dute patioa, aurreko agintaldian Lehen Hezkuntzako eraikinean jarraitutako ildo beretik.

Gune berriaren proiektua Orokieta Herri Eskolako langile, ikasle eta guraso elkartearen artean sortu zen. Zarauzko Udaleko Hezkuntza eta Herri Lan sailek elkarrekin egin dute obra.

Aurrerantzean, Orokietako ikasleez gain, zarauztar guztiek izango dute beren guneaz eta jarri dituzten jolasez gozatzeko aukera, jolastokia zabalik egongo baita, irakastorduetatik kanpo, 09:00etatik 19:00etara.