Parte-hatze arrakastatsua mugikorraren erabilerari buruzko prestakuntzetan
2024-12-19
BIGEk eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak “Mugikorraren auzia” izeneko bi prestakuntza-saio antolatu ditugu Telmo Lazkanoren eskutik.
Lehenengoa, euskaraz, CMD Ibaiondon egin zen, “La Bolsan” abenduaren 12an. Bertan, 50 guraso inguruk parte hartu zuten aktiboki, eta mugikorren erabilera egokiari buruzko zalantzak eta iritziak partekatzeko aprobetxatu zuten. Parte-hartzaileen balorazioa oso positiboa izan da.
Bigarren saioa, gaztelaniaz, Deustuko CMDn egin zen, 80 pertsona inguruk aktiboki parte hartu zutelarik.
Bi saioetan honako alderdi garrantzitsu hauek jorratu ziren:
– Zein den sare sozialek ezkutatzen duten benetako negozioa
– Nola lortzen duten enpresa handiek gu pantailari itsatsita mantentzea
– Zein teknika teknologiko eta psikologiko erabiltzen diren horretarako eta zein ondorio dituen.
– Eta, jakina, nola funtzionatzen duen nerabeen garuneko aparatu emozionalak, eta zein diren erabilera goiztiar eta desegoki baten ondorioak maila kognitiboan, emozionalean eta mentalean.
Parte-hartzaile guztiek adierazi zuten hain beharrezkoak diren horrelako topaketetan berriro parte hartzeko interesa.