Patio inklusiboak: obrak finantzatzeko laguntzen deialdiaren ebazpena

2023-06-29

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eraikinetan patio inklusiboak sortzeko eta zaharberritzeko lanak finantzatzeko Aginduaren ebazpena argitaratu du Hezkuntza Sailak. Deialdi honetan parte hartu ahal izan dute hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalek. Ebazpen honetan egiazta dezakezue zuen udalak dirulaguntza eskatu zuen eta, onartuz gero, zuen eskola-jolastokiak hobetzeko esleitutako zenbatekoa.

Laguntzaren helburua patio inklusiboak sortzea izango da, berdintasunean eta aniztasunarekiko errespetuan oinarritutako kalitateko harremanak eta esperientziak eraikitzeko eta ikasteko. Patio inklusiboa kontzeptuak honi egiten dio erreferentzia: jolas-garaian, jolasteko espazioak eta uneak sortzeari, eta, modu horretan, ikastetxeko neska-mutil guztiek beren intereseko jolas-jarduerak egin ahal izateari, inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegitik.

Datorren ikasturteari begira, laguntza honen deialdiaren zain egon zaitezten animatzen zaituztegu, eta zuen udalari eska diezaiozuen eskola-jolastokietako obrak finantzatzeko laguntzak eskatzeko zuen patioak hobetzeko.

Informazio gehiago: