Podcast2: Eskola-jantokiak espazio pedagogiko gisa
2024-02-29
Dagoeneko ikusgai dago Bidezko Elikadura eta EHIGEren bigarren bideo-podcast-a, Radio Popula-Herri Irratiarekin elkarlanean grabatua.
Eskola ordu gehienak eskola-jangelan pasatzen dituzte umeek. Badago ordu horietan guztietan hezkuntza eraldatzaile bat bultzatzerik? Badago eskola-jangelan hezkuntza pedagogikoa bultzatzerik? Bidezko Elikadurako Patricia Gómez, Maider Osinaga Gasteizko Salburua eskolako zuzendaria eta Aitor Núñez eskolako jantoki arduraduna izan ditugu gurekin galdera hauek erantzuteko prest eta eskolako jangela nola eraldatu duten azaltzeko.