Podcast4: Jantokiko arduradunen garrantzia jangelen eraldaketan

2024-11-12

Dagoeneko ikusgai dago Bidezko Elikadura eta EHIGEren laugarren bideo-podcast-a, Radio Popula-Herri Irratiarekin elkarlanean grabatua.

Jantokietako arduraduna eskola publikoetan irakasle bat izaten da eta eurengan egoten da jantoki horren kudeaketaren ardura. Euren kexkak eta erronkak, eta eskola-jantokiak osasuntsuagoak izateko eman ahal diren aurrerapausuak zeintzuk diren ezagutuko ditugu podcast honetan Altzaga Eskolako (Erandio) Nerea Olaziregi eta Zamakola Eskolako (Bilbo) Irati Lucas hezitzaileei esker.