Publikoa aI do: Garraioa eta aparkalekuak
2024-05-27
Urtero bezala, Euskal Eskola Publikoaren Jaira garraio publikoan edo antolatutako autobusetan joatea gomendatzen dizuegu. Hala ere, ibilgailu pribatuentzako aparkalekuak ere izango ditugu.
Ordiziara joateko aukeretako bat trenez joatea izango da, hemen dauzkazue Renfek igande horretan izango dituen ordutegiak. Autobusez ere etor zaitezkete, betiko orduetan.
IGEek antolatutako autobusek Orkliko aparkalekuan utzi eta jasoko zaituztete eta autokarabanentzako aparkaleakua San Bartolome izango da. Gogoratu, EHIGEk 100 €-ko laguntza emango dizuela Euskal Eskola Publikoaren Jaira joateko IGEek antolatzen duzuen autobus bakoitzeko.
Turismoek hanbiat lekutan aparkatu ahal izango dute: Trebijano, Agirrebide aldapako aparkalekua, Urdaneta eskola, Goierri Eskolako ingenieritza eskolako parkina, Lortek eta Goieki. Mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak daramaten kotxeetzako aparkalekua CAF izango da.
Aparkalekuetako boluntarioek uneoro lagunduko dizuete.
Publikoa aI do!