“Publikotasuna zergatik, zertarako? Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko estrategiak” hitzaldia egingo dugu apirilaren 18an
2024-04-09
Hiru ardatzen baitan ari gara antolatzen ekainaren 2an Ordizian ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia: publikotasuna, euskara eta aniztasuna eta inklusioa.
Ardatz hauetan oinarrituta, hiru hitzaldi/mahai-inguru egingo ditugu ikasturtean zehar. Paula Kasares, Iñaki Arruti eta Ordiziako eskola publikoko komunitateak parte hartu zuten pasa den martxoan, euskara hizpide izan zuen “Mundu bat euskaraz: Familian, eskolan eta herrian euskalduntzeko estrategiak” mahai-inguruan.
Publikotasuna izan da bigarren jardueraren ardatza. Hala, “Publikotasuna zergatik, zertarako? Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko estrategiak” hitzaldia eman zuen apirilaren 18an Xabier Mendizabalek.
Bizi dugun hezkuntzaren pribatizazioaren blindajearen testuinguruan, Mendizabalek honaino nola iritsi garen aztertu zuen eta Euskal Eskola Publikoaren etorkizunari buruzko hausnarketa estrategikoa egin zuen.
Deskargatu kartela PDF formatuan.