Saharako elikagaien bilketa Orioko Zaragueta eskolan

2025-02-05

Badira egun batzuk Orioko Zaragueta eskolan saharar kanpamentuetara bidaltzeko elikagaiak jasotzen ari direla. Otsailaren 7ra arte egingo da bilketa eta honako elikagai eta produktu hauek ekarri behar dira: arroza, dilistak, babarrunak, pasta, hegaluze latak, sardinak, azukrea, sendagaiak eta konpresak.

Bilketa-lan horietan Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak kutxak jartzen, elikagaiak antolatzen eta bildutakoa pisatzen ari dira. Aldiz, bigarren ziklokoek argazkiekin, mapekin eta kartelekin biltzeko gune bat sortu dute eta hirugarren ziklokoek henna tailer bat antolatuko dute Saharako amek egingo dutena.