San Martin eskolako patio inklusibo berria, martxo hasieran erabilgarri

2023-01-26

Bergarako San Martin eskolako Haur Hezkuntzako gunean patio berria egiteko lanak aurrera doaz. 2021 urteko amaieran estalpea jarri ondoren, 2022aren amaieran patioa eraberritzeari ekin zitzaion eta aurreikuspena, martxoaren hasierarako bukatuta egotea da.

Patioa berritzeko 122.429 euroko inbertsioa egin da. Udalak kopuru osoaren %75 pasatxo hartuko du bere gain eta gurasoek gainontzeko ia %25a.

Eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako patioetan zegoen hutsunea aspaldi identifikatuta zuen eskolako komunitateak. Eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako patioetan zegoen hutsunea aspaldi identifikatuta zuen eskolako komunitateak, 2021. urteko irailean Lehen Hezkuntzako patioan jolas librerako eremua inauguratzerakoan gurasoen ordezkariek azaldu zutenez. “Kirola zen eskaintza nagusia bietan eta ikasle asko geratzen ziren dinamika horretatik kanpo. Argi genuen ikasle guzti-guztiei jolaserako askotariko aukerak eskaintzen zizkien kanpo espazio inklusibo bat behar genuela”.