Sukaldeak itzuli dira ikastetxe publikoetara
2019-10-21
Aurreko astean Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak 2019-2023 aldirako Hezkuntza Azpiegituren Plana aurkeztu zuen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Batzordean. Orain arte existitzen ez zen gai bat agertzen da: sukaldeak eraikitzea.
Zazpi zentro publikoetan sukaldeak eraikiko direla adierazten du Planak: Atxondo HLHI, Murumendi HLHI, Karmelo IPI, Zabalarra HLHI, Orobiogoitia BHI, Lantziego HLHI eta Zaldibar HLHI.
Horretaz gain, badakigu jasotzen ari den beste eskaerak aztertzen ari dela Hezkuntza Saila, horregatik zuen eskaera betetzera animatzen zaituztegu. Hemen eskaera eredu bat ikusi dezakezue: Hezkuntza saila sukalde eskaria.
Beti defendatu dugun moduan, sukaldea izateak eskola-jantokiaren kalitatea hobetzen du, ekizpenaren eta kontsumoaren arteko denbora murriztu eta irakaslegoaren beharretara hobeto moldatzea ahalbidetzen du. Gainera, langile kopurua handitzea suposatzen du.
Pixkanaka-pixkanaka eskola-jantoki bidezkoagoak eta hurbilagoak izateko aurrerapausoak ematen ari gara. Berri onak ematen jarraitzea espero dugu!