Telmo Lazkanorekin hitzaldiak Bilbon: abenduak 12 eta 17
2024-11-21
BIGEk, Bilboko Udalarekin batera eta Guraso Eskolak programaren barruan, mugikorren gaiari buruzko hitzaldi bat antolatu du Telmo Lazkano pantaila eta sare sozialetan aditua den irakasle eta dibulgatzailearen eskutik.
Bertan, sare sozialak benetan ulertzeko beharrezkoa den ezagutza sakon eta sendo bat landuko da, nerabeen neurologiarekin batera.
Beste gauza batzuen artean, ondorengoak ikusiko ditugu: zein da sare sozial hauen benetako negozioa eta bere alde ezkutua, nola lortzen dute gu pantailara itsatsita mantentzea, zein dira beraien teknika teknologiko eta psikologiko nagusiak horretarako eta hauen ondorioak, nola funtzionatzen duen nerabeen garunaren aparatu emozionalak, eta erabilera goiztiar eta desegoki baten ondorioak maila kognitiboan, emozionalean eta mentalean zein diren ikusiko dira, ebidentzia akademikoa eta datuak oinarri izanik. Hau da, harreman osasuntsu bat garatzeko.
Bi hitzaldi antolatu dira, bata euskaraz eta bestea gaseleraz.
Euskaraz, abenduak 12. Mugikorraren auzia
📌 Ibaiondo Udaltegia, “La Bolsa” (Pelota kalea 10 -Zazpi Kaleak).
🕔 17:00 – 19:00
Gasteleraz: abenduak 17. Por una relación sana con el móvil
📌CMD Deusto, Bidarte (Lehendakari Agirre kalea 42, Deustu).
🕔 17:00 – 19:00
Eman izena hurrengo galdetegia betez: FORMULARIOA
Garrantzitsua da izena ematea, edukiera mugatua baitago.