Eskola-jantokiak

Gure Platera Gure Aukera ekimena hezkuntza-komunitate, lehen sektore eta gizartetik sortu den eskaera bati erantzuteko jaio da: egungo eskola-jantokien eredua aldatzeko nahia. 2000 urteko araudi batek “kudeaketa zuzena” izeneko eredu bakar baten bidez kudeatzera derrigortzen ditu EAEko ikastetxe publikoetako jantoki guztiak. Catering enpresa batek kudeatzen ditu jantokiak, eta poliki-poliki sukalde guztiak desagertzen ari dira.

GURE KANPAINA OOG-ETARAKO HAUTESKUNDEETARAKO

Hona hemen “OOGetan parte hartzen duten gurasoentzako gida” izeneko dokumentuaren 2021ko edizioa. Jasotzen ditugun zalantzei erantzuten diegu bertan.

Gainera gidan OOGen araudiari buruzko informazioa aurkitzeaz gain honakoa aurkituko duzue: Ohiko zalantzei erantzuteko atala, ikastetxeko dokumentu garrantzitsuenei buruzko informazioa, OOGaren osaerari buruzko informazioa eta deialdi bakoitzean landu beharreko gaien proposamena, besteak beste.

Hemen dituzue.