Trintxerpeko Karmengo Ama haur-eskolako patioaren naturalizazioa

2024-05-07

Trintxerpeko Karmengo Ama haur-eskolako patioko «berdatze eta naturalizazio»-lanak hasi dira dagoeneko. Horiek aldatzeko, naturan oinarritutako moldaerak (edo EBA ingelesez, Ecosystem Based Adaptation) erabiliko dira, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak parte hartzen duen SCORE proiektuaren esparruan.

Hala, eskola leku «atseginagoa eta bizigarriagoa» izango da eta aldi berean, haurrek naturarekin duten harremana areagotu egingo da. Bero-boladen eta bero-uharteen eraginak ere murriztuko dira, itzalaren azalera handituz eta tenperatura erregulatuz.

Halaber, iragarri dute karbono dioxidoa bahituko duela, inguruko biodibertsitatea handituko duela eta azaleko isurketa murriztuko duela, besteak beste.