Urduñako Herri Eskolaren patioa bernaturalizatzea

2025-03-13

Hainbat ikastetxek egin dituzte patioak eraldatzeko prozesuak azken urteetan. Zementuz josita futbola erdigunean ipintzen zuten espazioak alde batera utzi eta natura, jolas aktiboa eta lasai egoteko espazioak erdigunean ipintzen dituzten patioak sortu dituzte.

Urduña herri eskola izan da horietako bat. Espazio publiko osasungarria eta erresilientea ahalbidetzea, klima-aldaketari lotutako bero-boladen eta euri-uholdeei aurre egitea eta hezkuntza-komunitateari eredu pedagogiko berritzailea eskaintzea izan dira egitasmo honen zutabeak. Honekin batera, eskola-ordutegitik kanpo herritar guztiei udal-ingurune berdea eskaintzen die espazio berriak.

Eskolako jolastokia berdatzea

Esku-hartzearen aurretik %25 berdeguneek osatzen zuten patioa. Egindako lanen ondoren 176 m2 itzalgune berri sortu dira eta naturalizatutako espazioak azalera osoaren %52 hartzen ditu.

Hormigoi armatuzko zolataren 900 m2 koadratu kendu dira honako hauek sortzeko:

  • 75 metroko haize-babeseko heskal lineala jolastokiaren perimetroan tamaina txikiko 120 zuhaitzen bidez.
  • Permakulturan oinarritutako lorategi-baso jangarria, baita baratze bat ere urte anitzeko landareak, barazkiak, loreak eta oihanpe bat erabiliaz, tamaina handiko 6 zuhaitz eta tamaina txikiko 14 zuhaitz eta zuhaixkekin.
  • Lehendik zegoen berdegunea egokitu eta aldatu da. Horretarako kota eta erliebe berriak zehaztu ziren, 350 m2 landare-lur erabili zen, ongarri berdea, 25 espezie usaintsuko 350 landare landatu ziren eta zuhaitz-azal birrindua zabaldu zen.

Euri-uren bilketa

Eskolako estalkia 10.000 litroko edukiera duen lurpeko andel batekin lotu da, euri-ura aprobetxatzeko, landareak dituzten zenbait azalera tantaka ureztatzeko sistema automatiko baten bidez.

Urmaela

15 m2ko hezegunea sortu da, eta euri-urak biltzeko sistemara konektatuta dago. Era berean, hezeguneak edateko ura duen iturri bat du ondoan, eta hortik datorren soberako ura hezegunera joaten da.

Hiri-altzari berdeak

Zurezko egitura eta estalki berdea dituen teilapeko gela bat ireki da, agora bat eta elementu naturalak dituen agertokia (egurra eta lurra), eta jolas- eta tailer-gune bat, akazia- eta alertze-egurrezko elementuekin, haren iraunkortasuna ziurtatzeko.

Prozesu parte-hartzailea

Diagnostiko eta analisiaren atariko fasearekin hasi zen egitasmoa, tokiko testuingurura eta hezkuntza-komunitatearen beharretara egokitutako lehen diseinu-proposamena planteatzeko.

Honekin batera, eragile guztiak inplikatuta egon dira hasieratik: Udala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Natura Ondare eta Klima Aldaketa Saila, Uraren Euskal Agentzia, hezkuntza-komunitatea, Udaleko auzo-lan taldea eta Arkitektoen kultura-elkartea.

Ikasleak inplikatu dira egindako esku-hartzeak kontserbatzeko lanetan, betiere ikuspegi pedagogikotik, naturan eta jasangarritasunean oinarritutako hezkuntza ardatz hartuta.