Zabalik dago guraso elkarteentzako Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak eskatzeko epea

2024-09-05

Dagoeneko argitaratu da Eusko Jaurlaritzak guraso-elkarteei, federazioei eta konfederazioei zuzendutako dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntza horien helburua da familiek ikastetxeetan parte hartzea eta lankidetzan aritzea

Nahiz eta urte batzuk daramatzagun diru-hornidura handitzeko eta deialdi honetan azken urteetan izan diren murrizketak berreskuratzeko eskatzen (2009tik % 40 galdu dugu), oraingoz IGEentzako partida 150.000 eurotan baino ez da handitu, eta federazioen eta konfederazioaren zuzkidurak ez dira aldatu.

IGEentzako hornidura handitzearen helburua hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen parte-hartzea bermatzea izan behar da. Ikastetxeen kopurua kontuan hartuta, uste dugu ez dela nahikoa izango behar guztiei erantzuteko.

Azkenik, Hezkuntza Sailari Aginduaren argitalpena aurreratzeko eskatu diogu, 2025era arte ez baitugu 2023-2024 ikasturtean egindako gastuei aurre egiteko dirulaguntzarik jasoko. Ikasturte hasieran ikasturte horretako deialdia argitaratzea izango litzateke logikoena.

 

Informazio praktikoa

Izapideak egiteko epea irailaren 3tik urriaren 2ra arte egongo da zabalik, baina azken egunerako ez uztea gomendatzen dizuegu.

Kontuan izan:

  • 2023/09/1-2024/8/31 epean egindako jarduerak barne hartzen ditu.
  • Pasa den ikasturtean bezala, eskaera eta justifikazioa batera egin behar dira, egindako jarduerak azaltzen dituen memoria barne.
  • Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen parte-hartzea bermatzeko zuzkidura handitu da, eta, zehazkiago, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleena.

Eskatutako dokumentazioari dagokionez, dokumentu hauek prestatu behar dituzue (esteka honetako “Dokumentazioa” atalean aurkituko dituzue jarraibideak):

 

Dirulaguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • Identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
  • Dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
  • Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
  • Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
    • Eskabidea bete
    • Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
    • Eskabidea sinatu
    • Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

Espedientearen egoeraren jarraipena eta egin beharreko aldaketak Nire karpetan egingo dira.

Dirulaguntzari buruzko dokumentazio guztia esteka honetan aurki dezakezue.

Gainera, eta beti bezala, gogoratu edozein argibide behar izanez gero zuen federazioarekin harremanetan jar zaitezketela.