Zabalik dago Haurreskoletan izena emateko epea

2025-04-23

Zabalik dago irailean haurreskolan hasteko izena emateko epea. 2024 eta 2025 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eskatu dezakezue apirilaren 22tik maiatzaren 14ra bitartean, biak barne.

Haurreskolak doakoak dira eta eskaerak online nahiz presentzialki egin ahal izango dira.

 

Matrikulatzeko beste aldi batzuk

Maiatzaren 6tik 14ra arte jaiotako haurrak maiatzaren 23ra arte eman ahalko dute izena.

Irailetik aurrera, izen-emateak hilabete bakoitzeko 1etik 10era egingo dira (abenduan, martxoan eta apirilean izan ezik).

*2 urteko haurrentzako ikasgelarik duen ikastetxerik ez dagoen udalerrietan, 2023an jaiotako haurrek udalerri horretako haurreskolan eskatu ahal izango dute plaza.

*Deskargatu triptikoa

*Irakurri araudi osoa