Zabalik eskola bideak garatzeko dirulaguntza eskatzeko epea

2023-09-19

2023-2024 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak garatzeko laguntzak eskatzeko epea zabaldu da. Laguntzaren xedea 2023-2024 ikasturtean zehar EAEko ikasleen jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratuta dauden proiektuak gauzatzea da.

Ikasleen guraso-elkarte eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Irakaskuntza Kooperatiben titularrei daude zuzenduta laguntza hauek eta aurten deialdiaren zuzkidura ekonomikoa 250.000 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2023ko urriaren 13a da, eta elkarte bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du. Laguntzak hiru jarduera-mota hauek hartzen ditu kontuan:

  1. Eskola-bideak sortzea eta dinamizatzea, hau da, ikastetxera modu aktiboan (oinez, monopatinean, bizikletaz, etab.) modu seguru eta autonomoan joatea sustatzea.
  2. Parte hartzeko proiektuak gauzatzea, ikastetxeetako jolastokiak ikasteko, jolasteko eta mugitzeko espazio inklusibo bihurtzeko eta/edo dinamizatzeko, baita kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko.
  3. Familian ohiko jarduera fisikoa egitea bultzatzera bideratutako jarduerak sustatzea, hala nola mendi- edo bizikleta-irteerak, ibilaldiak irristailuetan edo familian egiteko jolas-jarduerak.

Oinarrizko informazioa eta tramitazioa egiteko informazioa lotura honetan aurkituko duzue.

Deskargatu agindua hemen.