Zabalik unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa beka eta laguntzak eskatzeko epea
2023-07-18
2023-2024 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketetarako bekak eta laguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Eskaera egiteko epea irailaren 30ean amaituko da, eta azken egunerako ez uztea gomendatzen dizuegu. Deialdia EAEko ikasle hauei zuzenduta dago:
- Haur Hezkuntza (“Haurreskolak Partzuergo”ko haurrak izan ezik)
- Lehen Hezkuntza
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
- Batxilergoa
- Oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketa
- Musika eta Dantzako ikasketa oinarrizkoak eta profesionalak
- Arte Plastikoak eta Diseinua: Heziketa Zikloak
- Kirol-ikasketak
- Hizkuntzako Ikasketak
Aurreko ikasturtean bezala, 2022-2023 ikasturtean beka edo laguntzaren onuradun izan diren ikasleei jada betetako eskaera zirriborroa eskuratzeko aukera emango zaie. Beka-eskatzaile berriek plataforma digitalaren bidez edo ikastetxean bertan egin beharko dute eskabidea.
Hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasleak
Zuen seme-alabak hezkuntza-laguntzako hezkuntza-premiak baditu, ez ahaztu honako ikasle hauek jaso ditzaketen ikasketa-laguntzak biltzen dituen deialdiaren 22. artikulua kontsultatzea:
a) Desgaitasunaren edo jokabide-nahasmendu larriaren ondorioz hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasleak.
b) Hezkuntza-premia bereziekin lotutako komunikazio- eta hizkuntza-nahasmendu larriak dituzten ikasleak.
c) Espektro autistaren nahasmenduari lotutako hezkuntza-laguntzaren berariazko beharra duten ikasleak.
d) Gaitasun intelektual handiarekin lotutako hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasleak.
Ikasle guzti hauek 400€ko zenbateko finkoko dirulaguntza bat ezartzen da hezkuntza-laguntzaren berariazko beharra duten ikasleak eskolatzearen ondoriozko gastu gehigarri orokorretarako.
Gaitasun intelektual handiarekin lotutako hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntza bakar gisa, 913€ko gehieneko zenbatekoa eman ahalko zaie kolektibo horretarako programetan izena emateko eta laguntzarako gastuak ordaintzeko, baldin eta  administrazioak ez baditu doan ematen.
2022ko diru-sarrerak justifikatzeko zailtasunak dituzten familiak
Gainera, gogorarazten dizuegu 2022ko diru-sarrerak justifikatzeko zailtasunak dituzuen familiak, besteak beste, lan-baimenik ez izateagatik edo erroldatuta ez egoteagatik, eta bekak eskatzeko beharrezko dokumentazioa lortzeko zailtasunak dituzuenak, harremanetan jar zaitezketela lagundu dizueten gizarte-erakundeekin, eta elkarte horiek (Caritas, Gurutze Gorria, Elikagaien Bankua, Ongi Etorri Errefuxiatuak…) egindako ziurtagiriak aurkez ditzazuela.
Ebazpena
Sei hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik hasita. Hemen duzue aurtengo deialdiari buruzko informazioa:
– Eskatzaileentzako jarraibideak
Kontsultatu informazio guztia hemen eta gogoratu zalantzarik izanez gero zuen federazioarekin harremanetan jar zaitezketela.