Zamakola – Juan Delmás eskolak Bilboko Udalaren “2024ko Ibiltaria” saria irabazi du

2024-09-20

Zamakola – Juan Delmás eskolak Bilboko Udalaren “2024ko Ibiltaria” saria irabazi du, eskolako hezkuntza-komunitateak ikasleen autonomia bultzatzeko egindako ahalegina aitortuz. Proiektuan bereziki parte hartu dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, joan den ikasturtean beren ikaskide txikientzako gidari gisa jardun baitzuten. Azpimarratu behar da, halaber, auzo osoa inplikatuta dagoela proiektu honetan.

16 ikastetxek parte hartzen dute “Eskola Bideak 2024” programan, guztira 850 ikasle. Besteak beste, Pagasarribide eskola, Indautxuko eskola, Cervantes eskola, Gallegorria eskola, Tiboli eskola, Cervantes eskola, Intxisu eskola, Atxuri eskola eta Luis Briñas eskolak hartu dute parte.

“Ibiltaria Sariak” Bilbo hiri atseginagoa, bizigarriagoa eta jasangarriagoa egiten laguntzen duten pertsonen eta kolektiboen lanak edo balioak aitortzen  ditu.