Zarauzko Orokieta eskolako eta Tolosako Orixe institutuko ikasleek hainbat sari jaso dituzte
2024-06-06
Tolosako Orixe institutuko ikasleak, Damian Munteanuk, 4. saria lortu du Euskal Herriko “Eduardo Chillida” Matematikako XX. Olinpiadan. 15 eguneko egonaldia lortu du Ingalaterran, lehen hiru sarituekin batera.
Bestalde, Zarautzeko Orokieta eskolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek 2. saria jaso dute ikastetxeek sustatutako steam hezkuntza-ekimen berritzaileenaren kategorian.
Makina sinpleak Txikipedian izan da saritu duten proiektua.
Orokieta Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek edukiak sortu dituzte Txikipedian –zehazki, bost orrialde–, makina sinpleen funtzionamendua azalduz (polea, gurpila, palanka…). Horretarako, besteak beste, stopmotion teknika darabilten bideoak ere baliatu dituzte. Teknologia, ingeniaritza eta artea batzen dituen proiektua da, osagai nagusitzat komunikazio eta dibulgazio soziala dituena (Txikipediaren bitartez). Aurkeztutako makinen funtzionamenduari buruzko azalpenarekin batera, horrekin lotura duten STEM lanbideak ere ezagutarazten dituzte.