Zumaiako Aita Mari eskolako patioa, hiri-parke inklusibo onenaren saria jaso du

2023-10-03

Zumaiako Aita Mari Herri Eskolako eraikineko patioaren proiektuak A kategoriako hiri-parke inklusibo onenaren saria jaso du, Symposium Urban Solutionsek antolatutako sarien barruan. Galiziako Energia Berriztagarrien Clusterrak (Cluergal) antolatzen dituen sariak dira, «sektoreko profesionalek egindako hiri-parkeen kontzeptua, diseinua, eraikuntza, egiaztapena, erabilera eta mantentze-lana aintzat hartzeko».

Kimubat Taldea enpresak egin du proiektua eta 2023 Hiri Parkeetako II. Sarien galan jasoko du saria. Urriaren 5ean izango da, Santiagon.

Herri Eskolako Haur Hezkuntzako eraikineko bi patioak berritu egin ziren zura, soropila eta bestelako material naturalak erabiliz. Gurasoen proposamenei jarraituz, paisaia natural eta hezitzailea sortzea izan zen helburua. Proiektu honen ideia 2017an sortu zen eta harrezkero, Udalak, Herri Eskolako zuzendaritzak eta, irakasleek eta gurasoek elkarren ondoan lan egin zuten ideia gauzatzeko.