Zumaiako Herri Eskolako Batxilergoko lehen mailako ikasleek disko bat grabatu dute

2024-05-24

Zumaiako Herri Eskolako Batxilergoko lehen mailako ikasleek disko bat grabatu dute Zarautzen, Mikel Kazalisen estudioan. Lan hau musika irakasgaiaren parte da eta ikasle bakoitzak abesti bat konposatu du diskoan sartzeko.

Aurreko astean grabazio lanak egiten aritu ziren eta Batxilergoko lehen mailako ikasleekin batera beste maila batzuetako ikasleak eta ikasle ohiak egon ziren grabazio osoa egiteko. Diskoak Merescut izena du eta sei abestik osatuko dute. Laster egongo da prest irakasle, ikasle eta senideentzat, ez da gero merkaturatuko den diskoa. Ez du jarraipenik izanen, eskola proiektua baita. Musika sortzea da helburua.